Olerki irakurraldi musikatua egingo dute Jose Mari Zendoiak eta Pelaxek
Denbora maite zuen argia olerki irakurraldi musikatua egingo dute Jose Mari Zendoia olerkigileak eta Pelax musikariak EHUren Karlos Santamaria eraikineko Txillardegi aretoan, hilaren 21ean, 18:00etan. Zendoiak berak idatzitako hamabost olerki errezitatuko ditu emanaldian, hiru gairen ingurukoak: Denbora, maitasuna eta argia. Gai bakoitza emanaldiaren bloke bat izango da, eta beste olerki bat errezitatuko du Zendoiak bukaeran, epilogo moduan.
Bloke horietako bakoitzean, Zendoiak olerkiak errezitatzen dituen bitartean, Pelaxek musika gai desberdin bat garatuko du gitarrarekin, eta blokeen artean abesti bana jo eta abestuko du. Ez dira bere abesti propioak izango, bertsioak baizik.