Easo Ederraren eta ohorezko damen pertsonaiarik ez du izango datorren urteko haur danborradak
Aitor ikastolak erabaki du haur danborradan Easo Ederraren eta ohorezko damen pertsonaiak ez erabiltzea. Datorren urteko haur danborradako pertsonaiak aukeratzeko ardura du ikastolak. Hausnarketa bat egin dute, eta horren emaitza da aipaturiko pertsonaiak ez erabiltzea.
Donostia Festakek baieztatu du erabakia, eta ontzat jo dute. “Naturaltasunez harturiko erabakia da. Gainera, etorkizunera begira argi dugu Easo Ederraren pertsonaia desagertuko dela”, azaldu du Jon Insausti Festetako zinegotziak. “Ikusten dugu danborrada garatzen ari dela, eta horri eutsi behar diogu”.