1928tik ez du horrenbeste euririk egin Donostian azaroaren 1etik 24ra bitarte
Hilabete hasieratik joan den igandera arte jasotako datuak historikoak izan dira Donostian. Izan ere, azaroaren 1etik 24rako epeak hirian utzitako euri kopurua azken 91 urteetako altuena izan da. AEMET meteorologia agentziak emandako datuen arabera, Igeldoko behatokiak halako zifra bat jaso zuen azken aldia 1928ko azaroan izan zen.
Joan den igandera arte, azaroak 444 L/m2 utzi zituen Donostian, 2016ko azaro euritsu osoan jasotako euri kopurua berdinduz. Hirian hilabete horretan batez beste jaso ohi den euri kopurua, ordea, 175 L/m2-koa da.