Kontadores Zentroko mikro-antzerki maratoia egingo dute asteburuan
Donostiako Kontadores Zentroko laugarren mikro-antzerki maratoia egingo dute larunbatean, hilaren 30ean, 18:00etatik aurrera. Egitasmoan parte hartzen duten gazteak motibatzea du helburu maratoiak, euren kultur ekoizpenak sortu eta zabaltzeko prozesuan aurrera egin dezaten.
Hamabi obra aurkeztu dira maratoira, eta Irene Hernando, Amaia Ruiz de Galarreta eta Iñigo Ortega epaimahaikideek hiru hautatu dituzte, “anitzak eta eszenarako balioen jabe” direlako. Beraz, hauek dira larunbatean ikusi ahal izango diren mikro-antzezlanak: Ruth Galarretaren Playa o monte (gaztelaniaz), Maria Linares, Lola Tines eta Judith Delgadoren Asincronizadas (gaztelaniaz) eta Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalbereren Bat gehiago (euskaraz). Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.