Alone In The Park donostiarrak bere lehen diskoa argitaratuko du
Sergio V. Camino gitarra-jotzaile eta abeslari donostiarraren bakarkako proiektua da Alone In The Park, eta bere lehen EP-a argitaratuko du. First Step izena du crowdfunding bidez finantzatutako diskoak, eta dituen bost abestietako bat aurkeztu du jada musikariak: Living In A Tree; pieza guztiak gaztelaniazkoak edo ingelesezkoak dira. Besteak beste, Noa & The Hell Drinkers taldean aritutakoa da Camino, baina bere proiektu pertsonalena da Alone In The Park. Diskoaren lehenengo aurkezpena gaur, hilak 29, Irungo CBA Kultur Gunean (19:15ean) izango bada ere, abenduaren 13an aurkeztuko du Donostian, Be Club tabernan, 20:30ean (5 euro).