Galtzeko zorian dauden hizkuntza indigenen azken hitzak, istorio zaharrak eta borroka berriak
Donostiako AEK euskaltegiak Ander Izagirre kazetaria gonbidatu du Iriki Atia egitasmora. Lau hitzaldi egingo ditu 'Mexikoko azken hitzak' izenburupean.
Ander Izagirreren laguntzarekin, Oaxacako mendietan barrena ibiliko dira, galtzeko zorian dauden hizkuntza indigenen azken hitzak, istorio zaharrak eta borroka berriak entzuteko. Europatik iritsitako hizkuntza txikien bitxikeria batzuk ere ezagutuko dituzte. Mexikoko azken hitzak hitzaldia entzuteko lau aukera izango dira. Abenduaren 16an, astelehenarekin, 9:30ean, Amara Berri euskaltegian, abenduaren 17an, asteartearekin, 18:30ean, Amara Berri euskaltegian, abenduaren 18an, asteazkenarekin, 9:30ean, Zuhaizti ikastetxean (Gros) eta abenduaren 19an, ostegunarekin, 19:30ean, Okendo Kultur Etxean (Gros). Ekitaldi irekiak dira eta edonor joan daiteke.