Donostia Turismoak egutegi solidario bat kaleratuko du gabonetan
Oparitzat eskaini Donostia, itsasoa eta iraunkortasuna kanpaina aurkeztu du Donostia Turismoak. Turismo iraunkor eta arduratsu baten alde sentsibilizatzea du helburu. Horrela, Donostiako itsasoak egutegi solidarioa kaleratuko dute gabonetan.
Tokiko argazkilariek ateratako hamahiru argazki ditu egutegiak, “Kantauri itsasoaren eta gure hirian sorrarazten duen inpaktu positiboaren inguruan”. Formatu handiko egutegi artistiko bat da, zuri-beltzeko argazkiekin. ACC Donostiako agentziak diseinatu du.
Egutegiak 18 euro balio ditu, eta salmentatik lorturiko diru-sarreren %50 Surfrider Foundation gobernuz kanpoko erakundek Donostian aurrera eramaten dituen ekintzak babesteko izango dira: hondartzak garbitzea hondakinen gaikako bilketaren bidez, eta herritarrei zein turistei zuzendutako sentsibilizazio jardunaldiak. Lankidetza bermatzeko Donostia Turismoak 1.500 euroko balioa duen txekea emango dio Surfrider-i.
Gainera, Donostiako Turismoko, Aquariumeko eta Fnac Donostiako bazkideak lankidetzan arituko dira egutegia hedatzen eta saltzen, Donostia Turismoaren bulegoetan (Bulebarrean eta Renfeko geltokian), bere online dendan, Aquariumeko dendan eta Fnacen eskuratu ahal izango da.
Kanpaina Donostia VISIT-BIZI 2017-2021 Gida Planetik sortua da; planak hiriaren lehentasunen agenda aldatzea defendatzen du. Aldaketa hori helmugaren kudeaketan eta sustapenean oinarritzen da, pertsonak kokatzen ditu hiriko turismoaren garapen-ereduaren erdian, eta apustu egiten du turismo iraunkor, orekatu, benetako eta kalitatezko baten alde.