Erraustegirako martxan parte hartu zuten herritarren aurkako epaiketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute
Erraustegiaren aurkako mugimenduak hainbat deialdi egin ditu iaz Zubietako erraustegirako martxan parte hartu zuten lau herritarren aurkako epaiketa salatzeko. Guztira bi elkarretaratze iragarri dituzte, eta horietako lehena asteazkenean egingo dute, 11:00etan, Donostiako epaitegiaren aurrean.
Bestea urtarrilaren 10ean egingo dute, epaitegian ere, eta 10:30ean. Elkarretaratzeen bidez, Ertzaintzak lau herritarren aurka jarritako salaketak protesta soziala epaitzeko borondatea duela salatuko dute. Epaituetako bi Zubietakoak dira, eta besteak, berriz, bata Lasartekoa eta bestea Donostiakoa.