Urrezko Danborra Realeko emakumezkoen futbol eta hockey taldeei ematea erabaki du udalak
Donostiako Udaleko bozeramaileen batzordeak gehiengo kualifikatuz erabaki du, 2020ko Urrezko Danborra Realeko emakumezkoen futbol eta hockey taldeei ematea. Orain, hilaren 19ko udalbatzarrean berrestea falta da.
Eneko Goia alkateak adierazpenak egin ditu San Telmo Museoan: “Urrezko Danbor bikaina daukagu oraingoan. Hiri honek adierazi nahi dituen balioen adierazgarri borobila da, berdintasunari dagokionez, bai kirol alorrean eta beste eremu batzuetan. Realeko bi nesken taldeek urte bikaina eman digute, eta islatzen dute hiri honetan ematen ari diren aurrerapausoa, eta bidea geratzen zaigula berdintasunean. Nire zorionik beroena eurentzat”.