Altzako puntu kritikoen inguruko bilera egingo dute
Donostiako Udalak bilera bat antolatu du Altzako bizilagunekin, abenduaren 10ean, San Luis Gonzaga plazako Herrera Kirol Elkartearen lokalean, 18:00etan. Puntu kritikoen maparekin loturiko bi gai jorratuko dituzte bilera horretan.
Alde batetik, San Luis Gonzaga plazan egin behar diren lanen proposamena aurkeztuko dute udal teknikariek, proiektu hori herri partaidetzazko aurrekontuetan baitago. Lan horien egutegiaren zehaztapenean sakonduko dute, eta eskaileren eremuan egiteko horma-irudi desberdinak aurkeztuko dituzte, baten bat aukeratzeko helburuarekin.
Bestetik, auzoan ebaluatzen ari diren puntu kritikoen inguruan arituko dira, gaur egungo egoeraren inguruan sakonduz eta hobekuntzak egiteko proposamenen inguruan hitz eginez.