Bertxitxio gaua egingo dute Txantxarrekan abenduaren 13an
Txitxibitxiak Antiguako talde feministak Bertxitxio gaua egingo du abenduaren 13an Txantxarreka gaztetxean, festa giroan, emakumeek* oholtzan duten presentzia indartzeko helburuarekin. Bertsio gauean parte hartuko dutenek gehienez lau abesti prestatu ditzakete, eta taldeak emakumez* osaturikoak edo mistoak izan beharko dira, %50-%50eko gutxieneko proportzioarekin.
Festa 19:00etan hasiko dute, eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da taldeek aurretik izena ematea, Antiguako Platero tabernan edo bertxitxiogaua@gmail.com helbidera idatziz. Instrumentuei dagokienez, taldeek haien baliabideak eta beharrak zeintzuk izango diren ere zehazteko eskatu dute antolatzaileek.