'Mesias' oratorioa eskainiko du Donostiako Orfeoiak

donostiako orfeoia Donostiako Orfeoia, emanaldi batean. (Argazkia: Donostiako Orfeoia)

Donostiako Orfeoiak Georg Friedrich Handelen (1685-1759) Mesias oratorioa eskainiko du larunbatean, hilaren 7an, Kursaalean, 19:30ean. Antzinako abesti germaniarretan oinarrituta, 1741ean konposatu zuen Handelek Mesias, eta Gabonekin oso lotura estua duen obra bat da. Izan ere, Londresen zegoela konposatu zuen pieza hori Handelek, eta hil zen arte hango Convent Gardenen interpretatu zuten urtero, Gabonetan.

Santa Cecilia orkestra, Rocio Martinez (sopranoa), Roger Padulles (tenorea), Marta Infante (mezzoa) eta David Cervera (baxua) egongo dira kontzertuan, eta Jose Antonio Sainz Alfaro orfeoiko zuzendaria izango da kontzertuko batuta eramango duena. Kursaalaren webgunean eta leihatilan daude sarrerak salgai, 38 eta 62 euro arteko prezioan.

HITZAkide HITZAkide