Dbusen noizbehinkako txartelak 1,80 euroko prezioa izango du
Dbusek bere autobusetako noizbehinkako txartelen prezioa, eskudirutan ordaintzen dena, bost zentimo igoko du abenduaren 10etik aurrera, eta 1,75 eurotik 1,80 eurora pasako da. Gaueko txartelak, aldiz, ez du prezio aldaketarik izango, eta 2,10 euroko prezioa izaten jarraituko du. Mugi eta Lurraldebus txartelen tarifek ez dute aldaketari izango, hau da, hilabete berean bidaia bat eta hogei artean egiten dituztenek 0,95 euro ordainduko dituzte, 21. bidaiatik 50.era 0,77 euro eta 51. bidaiatik aurrera 0,18 euro; doan Mugi edo Lurraldebus Gazte Txartelean. Era beran, Mugi txartel anonimoaren erabiltzaileek 1,22 euro ordaindu beharko dituzte bidaia bakoitzeko, eta 0,95 euro Barik eta Bat txartelen erabiltzaileek.
2019ko lehen seihilekoko Dbusen datuen arabera, autobusen erabiltzaileen %93ak bidaia txartelaren bat erabiltzen du, eta %7ak baino ez du eskudirutan ordaintzen. Era berean, Mugi txartela da erabiliena 12.566.322 bidaiarekin, %8,49 Mugi anonimoarekin. Aipatzekoa da Dbusek lanegunetako erabilerarik altuena jaso zuela azaroan.