Hainbat mozketa egingo dituzte hirian, denboralea dela eta
Donostiako Udaleko Babes Zibilak jakinarazi duenez, alerta laranja iragarri dute asteleheneko 10:00etatik astearteko 8:00etara, olatu handiak direla eta. Beraz, Salamanca pasealekua itxi egingo dute oinezkoentzat eta ibilgailuentzat Soraluze kaletik aurrera. Zurriolako kai-muturra eta Haizearen Orrazia ere itxi egingo dituzte, baita Kursaaleko zubiaren iparraldeko espaloia ere, beharrezkoa izango balitz. Alerta horia egon da goizean, eta Pasealeku Berria itxi dute 6:00etatik 10:00etara.