Koparako sailkatzeko aukerekin iritsiko da Reala lehen itzuliko azken jardunaldira
Realaren hockey taldeak ligako lehen garaipena lortu zuen igandean Bera Beran, Athletic Terrasaren aurka, eta eskuraturiko hiru puntuek koparako sailkatzeko aukerak eman dizkiete donostiarrei. Izan ere, Realak datorren igandean RC Poloren kontra jokatuko duen norgehiagoka lehen itzuliko azkena izango da, eta horren amaieran, sailkapeneko zortzi talde hoberenak kopa jokatzeko sailkatuko dira. Une honetan, donostiarrak bederatzigarren postuan daude, zortzigarrenean dagoen Taburienteren puntu kopuru berdinarekin.
Izotz hockeyan, Txuri Urdinek garaipen sendoa lortu du ligako azken sailkatuaren aurka, hamahiru goleko tartearekin.
Futbolean, Realeko neskek hiru puntuak eskuratu zituzten Huelvan, eta mutilek, berriz, berdinketa lortu zuten Valladoliden jokatutako neurketan.
Saskibaloian, azkenik, Ibaeta Basketek ezin izan zuen gauza handirik egin Gascan, donostiarrak baino askoz hobea izan zen Perfumerias Avenidaren aurka.
HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 7. eta 8. jardunaldiak
- Egara 3 – 0 Reala
- Reala 5 – 3 Athletic Terrassa
IZOTZ HOCKEYA
Emakumezkoen senior maila, 11. jardunaldia
- Milenio 0 – 13 Txuri Urdin
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 12. jardunaldia
- Sporting de Huelva 0 – 2 Reala
Gizonezkoen lehen maila, 16. jardunaldia
- Valladolid 0 – 0 Reala
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 11. jardunaldia
- Ibaeta Basket 58 – 82 Perfumerias Avenida