Euskal errepublikari buruzko solasaldia egingo du Ehun ekimenak Parte Zaharrean
Euskal errepublika bat sortzearen aldeko Ehun ekimenak solasaldi bat egingo du ostegunean, 19:30ean, Parte Zaharreko Arrano Beltza elkartean. Egitasmoa azaroan aurkeztu zuten, Antiguan, euskaldunen burujabetza aldarrikapenetatik praktikara eramateko asmoarekin: “Bukatu da baimena eskatzea. Espainia eta Frantziatik atera eta Euskal Errepublika behar dugula uste dugu”.
Aurkezpen ekitaldi horretan, Ehuneko kideek euskal errepublikaren alde egiteko hitzordu bat finkatu zuten, otsailaren 15a, eta haien dinamika dagoeneko 22 auzo eta herritan presente dagoela iragarri zuten. Osteguneko solasaldian, egitasmoa Parte Zaharreko auzotarrei aurkeztu eta euskal errepublika bat sortzeko beharrean sakonduko dute.