Antiguako Izurun pilota eskolak 20 urte bete ditu
Bi hamarkada daramatza pilota eta auzolana uztartzen Antiguako Izurun pilota eskolak. Igandean 20. urteurrenaren ospakizuna denboraldi berriaren aurkezpenarekin batera egingo dute.
Pilota partidak eta omenaldiak antolatu dituzte, Antiguako pilotalekuan. Ordea, eguraldiak laguntzen ez badu, neurketak Ibaetako frontoian izango lirateke.
Egitaraua:
- 10:00. Aurre-benjaminak.
- 10:40. Benjaminak.
- 11:15. Hasiberriak.
- 12:00. 20. urteurrenaren itxiera ekitaldia.
- 12:30. Haurrak.
- 12:50. Kadeteak.
- 13:30. Nagusiak.
- 14:30. Izurun elkartean bazkaria.
Omenduak, berriz, hainbat izango dira: Patxi Sansinenea eskolako lehen presidente izandakoa, Iñigo Bikuña eskolan hazitakoa eta Aspek fitxaturiko pilotari profesionala, Xabier Ortiz de Urbina pilotaria eta Kataluniako txapelketako irabazlea, Jaime Juan Martiñena erremontista ohia eta Josu Fernandez palaria.
IRUTXULOKO HITZAk Bikuña elkarrizketatu zuen Aspe enpresarekin sinatu ostean.