Gorka Reizabal kazetari donostiarra zendu da
Gorka Reizabal (1952-2019) kirol kazetari donostiarra hil zen atzo, hilaren 10ean, 67 urte zituela. Ibilbide luzea egin zuen Gipuzkoako kazetaritzan Reizabalek, El Diario Vasco, Zeruko Argia, Egin, El Mundo del País Vasco eta Deia idatzizko hedabideetan, Donostiako SER irratian eta EITBn aritu baitzen. Azken horretan, El derby saioa aurkeztu zuen, 1990ko hamarkadan. Pato ezizenez zen ezaguna Reizabal, eta arrauna eta Reala izan ziren bere ibilbide profesionalean zehar gehien jorratu zituen gaiak, horiek baitziren bere zaletasun nagusiak.