Jaietako brigada feminista antolatzeko bilera irekia egingo dute Antiguan
Auzoko jaietan gerta daitezkeen erasoei erantzuteko, Txitxibitxiak Antiguako talde feministak brigada feminista antolatzeko batzar irekia deitu du abenduaren 18rako. Jai giroan sarritan eman ohi diren eraso sexista, arrazista, homofobo, lesbofobo eta transfoboen aurrean, emakumeak elkar babestu eta erantzuteko gai izateko tresna osatu nahi dute.
Horregatik, bileran parte-hartzeko deia egin diete auzoko emakume guztiei: “Goazen elkar babestera, inor babesik gabe gera ez dadin!”. Batzarra 19:00etan hasiko dute, Antiguotarrak elkartean.