Realak Superkopa jokatuko du 2020ko otsailean
Lauko final baten modura jokatuko da Emakumezkoen lehen Superkopa 2020an. Realak, Atletico Madrilek, Bartzelonak eta Levantek jokatuko dute otsaileko bigarren astean, eta finala otsailaren 9an izango da.
Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi du albistea, eta egutegiaren aldaketa onartu behar izan dute, Superkopa otsailean jokatu ahal izateko.
Maiatzean irabazi zuen Kopa Realak Atletico Madrili 1 eta 2 gaindituta finalean.