Reala eta Bartzelonaren artekoak ezarri du errekorra
36.639 pertsona izan ziren larunbatean Realaren eta Bartzelonaren arteko partida ikusten. Anoetako errekor berria da –Reale Arena da orain futbol zelaiaren izena–. Neurketari dagokionez, txuri-urdinek balio handiko puntua lortu zuten neurketa ikusgarri baten ondoren (2 eta 2). Bi taldeek irabazteko aukera izan zuten azken unera arte. Nesken taldeak, berriz, aise hartu zuen mendean Logroño, Nahikari Garciaren hiru golekin (5 eta 0). Saskibaloian, burua altxa ezinda dabil IDK Gipuzkoa. Azken unean galdu zuten etxean Valentziaren aurka. Belar gaineko hockeyan, aldiz, Realak ezin izan zuen punturik batu Poloren zelaian.
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 13. jardunaldia
- Reala 5 – Logroño 0
Gizonezkoen lehen maila, 17. jardunaldia
- Reala 2 – Bartzelona 2
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 12. jardunaldia
- Ibaeta Basket 57 – Valentzia 58
HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 9. jardunaldia
- Polo 2 – Reala 1