Uliako Auzo Elkarteak Aranzadiren erantzunaren zain jarraitzen du
Hamalau hilabete darama zain Uliako Auzo Elkarteak. Uliako parkean Aranzadiren egoitza jartzeko proiektuaz hitz egiteko bilera bat eskatu zioten zientzia elkarteari. Jokin Otamendi presidenteak erantzun zien ez zegoela arrazoirik bilera hori egiteko.
“Ordea, zientzia elkarteko zuzendaritzak denbora darama egoitza berriaren inguruko proposamenak aurkezten, eta egoitza hori parkean kokatu nahi dute”, azaldu du auzo elkarteak. Horrela, Aranzadiko arduradunekin hitz egiteko nahiari eusten diote, eta bigarren bilera bat eskatu diete.