Hiru elkartek eta bi pertsonak jasoko dute Hiritar Merezimenduaren Domina
Donostiako Udalak Bozeramaileen Batzordea egin du gaur eguerdian, eta 2020ko Hiritar Merezimenduaren Dominak adostu ditu. Ondorengo bostak dira: Why Not fundazioa, Naizen elkartea, Bikarte kultura elkartea, Jesus Rubio Raymond eta Itziar Mintegi Martinez.
Elkarteei dagokienez, Why Not fundazioak buruko gaitzen bat duten pertsonen eta euren senideen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dute. Naizen elkarteak, berriz, haur eta gazteen transexualitatearen gainean sentsibilizazioan egiten du lan, eta egoera horretan dauden adin txikikoen familiei laguntza ematen die. Eta Bikarte Kultura Elkarteak Errusia eta Bielorrusiako haurrak aldi baterako harrera errazten die.
Bi pertsona ere saritzea adostu dute, Jesus Rubio Raymondi arlo sozial ezberdinetan egin duen lana errekonozitua izan dadin, eta Itziar Mintegi Martinezi Animalien eta Landareen Babeserako Elkartean egiten duen lanagatik.