Kaiko Ostertz taberna itxi dute
Kaiko pasealekuko Ostertz taberna igandean itxi zuten, negozioaren jabeek ezin dutelako lokalaren salmenta prezioa ordaindu. Izan ere, lokalaren jabeak saldu egin nahi du, eta tabernaren kudeatzaileak hura erosteko prest agertu ziren, baina, azaldu dutenez, eskatu dieten prezioa altuegia da beraientzat.
Gauzak horrela, 32 urtez funtzionatu duen enpresa familiarrak taberna itxi behar izan du azkenean. Sare sozialen bidez zabalduriko mezu baten bidez, “pena handiarekin” agurtu dituzte euren bezeroak, eta eskerrak eman dizkiete horrenbeste urtetan zehar emandako babesagatik: “Nostalgia handiarekin esaten dizuegu agur… Donostia honek kendu digun beste betiko taberna bat”.