Miramongo parke teknologikoaren araudia malgutu dute
Donostiako Udalak enpresa berriei erraztasunak eman nahi dizkiete Miramongo parke teknologikoan kokatu daitezen. Horrela, hasierako onarpena eman diote eremuko hainbat lursailetako araudi orokorrari dagozkien Hiri Antolamendurako Plan Bereziari.
Araudia malgutzearekin enpresek aukera berriak izango dituzte. Esaterako, Viralgen izango da horretaz baliatuko dena. Miramonen kokatuko dute medikamentuak ekoizteko terapia genikoko lantegia. 50 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo dute, eta Europako aurreratuenetakoa izango da.
Orokorrean, industria erabilerak egokituko dituzte: lursailak zatitzeko aukera, kirol ekipamendu pribatuak ezartzeko aukera, lursailen artean eraikigarritasuna lekualdatzeko modua, eta lursailen lerrokaduraren zuzenketa, besteak beste.