Errausketarik ez plataformak "elkarretaratze-parodia" bat egingo du Grosen
Erraustegiaren aurkako mugimenduak mobilizazio berri bat iragarri du. Ostegunean, abenduaren 19an, “elkarretaratze-parodia” bat egingo dute Grosen. Sua ez piztu lelopean, Bermingham kalearen eta Txofre kalearen arteko izkinan elkartuko dira, 19:00etan. “Ostegunean errausketa ez dela bidea adieraziko diegu bide horrekin tematuta daudenei”, adierazi dute.