San Tomas egunean aldaketak egingo dituzte Dbusen eta TAOn
Larunbatean, San Tomas egunean, hainbat aldaketa egingo dituzte Dbusen linea guztietan, egunean zehar geltoki batzuk lekualdatuz (Bulebarrekoak ez) eta gaueko zerbitzuak luzatuz. Herritarrak garraio publikoa erabiltzera animatu ditu Donostiako Udalak.
Era berean, abenduaren 19tik 23ra, biak barne, Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko, eremu bakoitzeko TAO txartela dutenen baldintza berdinetan. Hala ere, Aparkaleku Mugatuko Guneetan aparkatzen duten egoiliarrek ezin izango dute doan aparkatu ordainpeko zonaldeetan. Ondorengoak dira Dbusek egingo dituen aldaketak:
Gipuzkoa plaza eta Okendo plaza feria-gunearen parte izango direnez, bertakogeltokiak lekualdatuko dira, 7:00etatik 21:00etarag:
- 14.Bidebieta eta 37.Rodil-Zorroaga: Geltokia Askatasunaren Hiribidea 7an izango dute. Colon pasealekua (Kursaal geltokira eramango da), Askatasunaren Hiribidea 6 eta Gipuzkoa Plaza geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.
- 16.Igeldo, 18.Seminarioa eta 19.Aiete-Bera Bera: Azkeneko geltokia Askatasunaren Hiribidea 20an izango dute (36 linearen geltokia, Txurruka kalearekin duen kale-kantoian). Okendo eta Gipuzkoa Plaza geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.
9:00etik 21:00etara gutxi gorabehera honako aldaketa hauek egingo dira:
- 5.Benta-Berri, 25.B-Berri-Añorga, 21.Mutualitateak-Anoeta, 26.Amara-Martutene eta 28.Amara-Ospitaleak: Argentinako Errepublikaren pasealekutik Bulebarrerantz joango dira. Okendo kaleko geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.
- 8.Gros-Intxaurrondo:Galtzada Nagusitik-Zurriolatik joango da Bulebarrerantz. Colon pasealekua eta Askatasunaren Hiribidea 6 geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.
- 9.Egia-Intxaurrondo: Argentinako Errepublikaren pasealekutik Bulebarrerantz joango da. Askatasunaren Hiribidea 6 geltokia zerbitzurik gabe geratuko da.
Halaber, gauean ondorengo lineen zerbitzuak eskainiko dira:
- 5.Benta Berri: Bulebarretik 22:10ean, 22:20ean, 22:30ean eta 23:00etan.
- 9.Egia-Intxaurrondo: Bulebarretik 22:10ean, 22:30ean, 23:00etan, 23:30ean eta 00:00etan (Zubiaurretik).
- 13.Altza: Bulebarretik 22:30ean (Buenavistatik), 22:40ean, 22:50ean, 23:00etan (Buenavistatik), 23:30ean (Buenavistatik), 23:45ean eta 00:00etan (Juan XXIII.etik eta Buenavistatik).
- 14. Bidebieta: Gipuzkoa Plazatik 22:00etan, 22:18ean; Bulebarretik 22:45ean, 23:15ean, 23:30ean eta 23:50ean Zubiaurretik.
- 18.Seminarioa: Gipuzkoa plazatik 22:10ean,23:00etan eta 23:30ean.
- 19.Aiete-Bera Bera: Gipuzkoa plazatik 22:00etan, 22:20ean,23:00etan, 23:30ean eta 00:00etan.
- 23.Errondo-Puio: Gipuzkoa plazatik 23:15ean eta 23:45ean.
- 25.Benta Berri-Añorga: Bulebarretik 22:00etan, 22:45ean (Beriotik), 23:15ean, 23:30ean eta 00:00etan (Beriotik).
- 26.Amara-Martutene: Bulebarretik 22:24ean, 22:45ean, 23:00etan, 23:30ean eta 00:00etan.
- 28.Amara-Ospitaleak: Bulebarretik 22:32ean eta 23:15ean.
Era berean, Gautxori zerbitzuakegongo dira Boulevardetik auzoetara:
- B1, B2, B3 eta B6 lineak: Irteerak 00:30ean, 1:00etan, 1:30ean, 2:00etan, 2:30ean, 3:00etan, 3:30ean eta 4:00etan.
- B4 linea: Irteerak 00:15ean, 00:30ean, 1:00etan, 1:30ean, 2:00etan, 2:30ean, 3:00etan, 3:30ean eta 4:00etan.
- B8, B9 eta B10 lineak: Irteerak 00:45ean, 1:15ean, 1:45ean, 2:15ean, 2:45ean, 3:15ean eta 3:45ean.