Txapeldunen garaipen historikoa oroitzeko erretilua HITZAren eta ATARIAren eskutik
Hiriko hainbat taberna eta dendatan eskuratu daiteke. 12 euroan izango da salgai, eta HITZAkide eta Atarikideentzat 8 euroan.
Emakumeen unea iritsi da! Hemen dira gure txapeldunak! Realeko neskek Kopa irabazi dute aurten, eta garaipen historikoa oroitzeko erretilua egin dute HITZAk eta ATARIAk. Dagoeneko eskuratu daiteke hainbat taberna eta dendatan. 12 euroan izango da salgai, eta HITZAkide eta Atarikideentzat 8 euroan.
Emakumeen taldearekin egin den lehen erretilua da, 2019ko maiatzaren 11n Granadan gertaturikoa ez ahazteko. Taldea sortu zenetik garaipen horretara heltzeko bidea luzea izan da. Izan ere, jokalari askok jarri dute euren alea familia txuri-urdin handiaren eraikuntzan, eta Granadan lortutakoa haiei esker ere izan zen. Esfortzurik gabe, ez dago garaipenik.
1980-1981 denboraldiko Liga izan zen talde txuri-urdinak irabazi zuen lehen titulu esanguratsua, Gijonen Jesus Maria Zamorak egindako gol mitiko hari esker. Lorpen hura ez ahazteko, erretilu oroigarri bat egin zen. Urteak pasa dira geroztik, eta halere, hainbat tabernatako apaletan ikus daiteke, eta realzale askok ere etxean gorde dute. Orain emakumeen unea da!
Donostiako salmenta tokiak:
Erdialdea. BAGERA elkartea (Hernani kalea, 15), APALATEGI kirol denda (Gipuzkoa plaza, 16).
Gros. PINCEL taberna (Segundo Ispizua kalea, 2), PANDORA taberna (Txofre kalea, 2), APALATEGI kirol denda (Urbieta, 39).
Amara. BODEGUILLA taberna (Easo plaza, 3).
Intxaurrondo. TALAI taberna (Mons pasealekua, 74).
Egia. BIDEA taberna (Karmengo Ama kalea, 65).
Ibaeta. ARATZ jatetxea (Igara bidea, 15).
Parte Zaharra. AURRESKU taberna (Ikatz kalea, 7)
Amara Berri. ART CAFÉ taberna (Ilunbe kalea, 9), JON ANDER taberna (Ferrerias plaza, 9), ARKUPE taberna (Madril hiribidea, 30), XANTI jatetxea (Anoeta pasealekua, 30). LOS JAVIS taberna (Baleazaleen kalea, 8).