Noa & The Hell Drinkers taldeak urtarrilaren 31n aurkeztuko du disko berria
Noa Egigurenek gidatzen duen Noa & The Hell Drinkers bandak prest du Craft Blues bigarren diskoa. Donostiako taldeak aurre-salmenta abian jarri du, eta eurekin harremanetan jarri behar da lan berria eskuratzeko. Bestalde, urtarrilaren 31n egingo dute aurkezpen ofiziala Kutxa Kultur Kluban. Sarrerak salgai jarri dituzte.
IRUTXULOKO HITZAk Egiguren elkarrizketatu zuen Hamabietan bermuta atalean.
Lau musikarik osatzen dute taldea: Noa Voll Damn (ahotsa), Sergio Villar (gitarra), Manu Gestido (baxua) eta Gus Gonzalez (bateria).