San Silvestre txiki eta solidarioa igandean egingo dute
Igandean, hilaren 29an, San Silvestre txikia egingo dute, 11:00etatik aurrera. Autonomia kalean izango da haurren lasterketa, eta larunbatean banatuko dituzte dortsalak, Amara kaleko frontoian, 17:00etatik 20:00etara. Hilaren 29an ere banatuko dituzte, Easo plazan 10:00etatik aurrera.
Izen-emateak bi euroko prezioa du, gaixotasun neuromuskular bat duen Donostiako neska bati bideratuko diotena, bere gaixotasuna lantzeko. Lasterketa txikiaren kasuan, ez da saririk egongo, baina bai parte-hartzaile guztientzako txokolate jate handi bat, Geltoki okindegiaren eskutik.
Bost kategoria daude San Silvestre txikian:
- Txikiak: 6-7 urte, 200 metro.
- Benjaminak: 8-9 urte, 300 metro.
- Alebinak: 10-11 urte, 677 metro.
- Infantilak: 12-13 urte, 1.275 metro.
- Kadeteak: 14-15 urte, 1.275 metro.