Nøgen taldeak Viktoria Eugenia bete nahi du kontzertu bira borobiltzeko
Bi urtetan arrakastaren bidea topatu dute Nøgen donostiarrek. Iaz ateratako Liv Til Døden diskoak harrera ona izan du, eta aurten Atlantikaldia jaialdiaren abestia egin dute. Hygge Bidean birari dagokionez, azken bi kontzertuak falta dira. Larunbatean Hatortxu Rock jaialdian izango dira, eta urtarrilaren 5ean Viktoria Eugenia antzokian.
Hain zuzen ere, etxeko emanaldia “berezia” izango dela aurreratu dute, eta behar bezala prestatzen ari dira. Sarreren salmenta bide onetik doa, eta baliteke aretoa betetzea.
2017an Lys lehen laburra atera zutenean, IRUTXULOKO HITZAk Markel Idigoras eta Alex Irazusta taldekideak elkarrizketatu zituen. Ordutik denbora pasa da, eta nola gainera.
Hona hemen donostiarren abesti ezagunena.