Dock of the Bay jaialdiak 26 proiekzio eta 7 estreinaldi izango ditu
Urtarrilaren 13tik 18ra izango da 2020ko Dock of The Bay Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia. Programazio osoaren aurkezpena egin dute gaur, eta pizgarri ugari dituela azpimarratu du Eva Rivera zuzendariak. “Oso pozik gaude ikusiko dugun materialarekin”. 26 proiekzio izango ditu jaialdiak, eta horietatik 7 estreinaldiak dira.
Hamahirugarren jaialdian bederatzi dokumental ariko dira lehian –horietako zazpi dira estreinaldiak–. Guztiak Trueba zinema aretoan proiektatuko dira:
- Urtarrilak 13 (21:30, Trueba 2). At He Matinee (Giangiacomo de Estefano, Italia 2019) 80ko hamarkadan munduko klub famatuena izandakoa, CBGB, ezagutzera ematen du Walter Schreifelsen, New York hiriaren eta hardcore musikaren bitartez.
- Urtarrilak 14 (19:30, Trueba 1). A bright light. Karen and the process (Emmanuelle Antille, Suitza 2018). Bidaia basati eta liluragarri bat, Karen Dalton-en arrastoari segitzen diona: kultuko abeslaria eta ahots zirraragarria, Bob Dylanen laguna eta 60ko urteetako musa ahaztua.
- Urtarrilak 14 (21:45, Trueba 1). Out Deh. The Youth of Jamaica (Louis Amon Josek, Alemania 2019). Jamaikako gaztedia erretratatu eta uztartu egiten dituena erritmo jamaikarrak eta surfa trantsizioan den belaunaldi berri batean.
- Urtarrilak 16 (19:30, Trueba 1). Rolling Stone: Life and Death of Brian Jones (Danny Garcia, Espainia 2019). Aurreneko dokumentala da Rolling Stones taldearen sortzaile eta lider Brian Jonesi buruz. 1969an, bere igerilekuaren hondoan topatu zuten Brianen gorpua. Epaia: istripuzko heriotza. Azken 50 urteetan teoria ugari sortu izan dira eusten diotenak konspirazio bat izan zela, goren mailara eramana.
- Urtarrilak 16 (21:45, Trueba 1). Los demenciales chicos acelerados: Euskadi y tal (Kikol Grau, Espainia 2020). 0 minutu, errepaso berdingabea eta guztiz bizkorra biltzen dutenak Euskadiko garaiko punk taldeei buruz. Kortatu, Negu Gorriak, Zarama, Delirium Tremens, Hertzainak, Barricada, Berri Txarrak eta Lendakaris Muertos, besteren artean.
- Urtarrilak 16 (21:30, Trueba 2). Felix in Wonderland (Marie Losier, Frantzia 2019). Pelikula oso berezia Felix Rubinen eta KORG MS20ren musika esperimentalaren sorkuntzari buruz: irratia, popa, musika abangoardista, opera eta mikrofono bat… Musika beti buruan duela bizi den artista baten erretratua.
- Urtarrilak 17 (19:15, Trueba 1). VVV (Trippin´you) (Santiago Mejias Blake, Espainia 2019). Adrianen, Manuelen eta Paularen historia erakusten digu; Madrilen bizi dira eta elkarrekin osatzen dute VVV taldea. Gazteria aztoratua, desorientatua; gaitasun handikoa, ordea.
- Urtarrilak 17 (21:10, Trueba 1). Disco Confessions; John Morales, A life in the mix (Javi Senz, Espainia 2019). Dantza-musikaren legenda John Moralesi buruz hitz egiten digu, New Yorken, Ibizan eta Lanzaroten. Bodegak, saskibaloi-kantxak, Bronxeko klubak, gaztaroan egin zituen biren backstageak, Louie Vega, Danny Krivit, Dj Spinna, Dj Spen… inguruan dituela.
- Urtarrilak 17 (23:00, Trueba 2). Miguelito (Sam Zubryckirena, Puerto Rico, AEB, Kolonbia 2019). Miguelitoren historia kontatzen du, Puerto Ricoko auzo batean kantatzetik salsa-musikari gailenenekin jotzera iritsi zen arte, besteren artean, Eddie Palmieri, Papo Lucca’s, La Sonora Poncena, Nelson Feliciano, Máximo Torres eta Malo Malo-rekin … ondoren besterik gabe erabat desagertzeraino.
Film laburrei dagokionez, jaialdian hiru proiektatuko dituzte: Musical Voyage, Vigilia – Fi de gira de 45 cerebros y un corazon eta Kyoko.
Kontzertuak
Dock Live! zuzeneko emanaldien proposamenak hiru saio berezi izango ditu urtarrilaren 15, 16 eta 17an Tabakaleran.
- Urtarrilak 15, 21:00. Joseba B. Lenoiren txanda izango da. Bai, bagera dokumentalaren musika zuzenean Larraitz Zuazo zuzendariaren muntaia alternatibo batekin.
- Urtarrilak 16. 21:00. Elena Setienen kontzertu-akelarre bat, 1922an Benjamin Christensenek zuzendutako Haxän kultuko pelikularen remix alkimiko batek lagundua, Koldo Almandozen ikuspegitik.
- Urtarrilak 17, 19:00, Musikeneko auditorioan. Synchresis artxiboko bideomusikako lanak proiektatuko dira Musikene meets Synchresis programaren barruan.
Dock of the Bay jaialdia hasi baino bi egun lehenago, urtarrilaren 11n, Ro eta Sara Zozaya musikariak zuzenean ariko dira 17:00etan Tabakalerako Jatorrizko Soinu Banda programazioaren barruan.
Programazio osoa jaialdiaren webgunean kontsultatu daiteke.