Zaporeak egitasmoaren aldeko kontzertu solidarioa egingo dute
Gaur, hilak 27, Zaporeak egitasmoaren aldeko kontzertu solidarioa egingo dute Okendo kaleko elizan, 20:30ean. Easo Abesbatza Beteranoa, Ibaiertz Abesbatza eta Illunbe Abesbatza ariko dira kantuan. Ramon Berazak gidatuko du Easo Abesbatza Beteranoa, eta beste biek Josu Elberdinen gidaritzapean kantatuko dute.
Emanaldiak helburu zehatza du; Zaporeaken proiektua babestea. Hau da, duintasunez pertsona migrante eta errefuxiatuei elikatzea, batez ere, egoerarik zaurgarrienean daudenen emakumeei eta haurrei. Izan ere, errefuxiatuak astero hurbiltzen ari dira greziako irletara. 40.000 lagunetik gora iritsi da bertara eta bizi duten egoera geroz eta okerragoa da.