Haurrek lasterketa solidarioan parte hartu dute
Pasa den igandean egin zuten San Silvestre txikia, eta adin tarte hainbateko haur askok parte hartu zuten. Autonomia kalean izan zen lasterketa, eta ziztu batean igaro zuten parte hartzaileek.
Lasterketa solidarioa izan zen, eta bildutako dirua gaixotasun neuromuskular bat duen Donostiako neska bati bideratuko diote, bere gaixotasuna lantzeko.
Hona hemen San Silvestre txikiaren bideo laburpena (Harkaitz Aranbururi eskerrak):