Iñaki Jimenez donostiarrak Zilarrezko LEB mailako kopa irabazi du Iraurgirekin
Azpeitiko Juaristi Iraurgi SB taldeko entrenatzailea da Iñaki Jimenez donostiarra, eta denboraldi bikaina darama. Euskal Kopa irabazi ostean, Iraurgik Zilarreko LEB mailako kopa eskuratu du asteburuan. Taldearen historiako aurreneko titulua da.
Larunbatean jokatu zen Azpeitiko kiroldegian kopako finala, eta ezustekoa eman zuten gipuzkoarrek Gironari 74 eta 69 irabazita. Kiroldegiko harmailak jendez bete ziren, eta partidak iraun bitartean jai giroa izan zen nagusi. Dena dela, neurketako azken laurdenean lehertu zen benetako festa. Izan ere, Girona markagailuan aurretik izan zen denbora askoan, baina azken minutuetan Iraurgik irauli egin zuen.