Gol sorta ederrarekin hasi du Realak 2020a
Realak garaipenaren bidea hartu zuen joan den abenduan, eta asteburuko jardunaldiaren ostean, bide beretik abiatu du 2020a ere. Izan ere, Gonzalo Arconadaren taldeak egundoko partida egin zuen Zubietan Madrilen aurka, bost gol eginez eta bat bera ere jaso gabe. Jasotako emaitzarekin, donostiarrek zazpigarren postuan amaitu dute ligako lehen itzulia.
Mutilen taldeak, berriz, ez zuen egun ona izan igandean. Imanol Alguacilen jokalariek ezin hobeto hasi zuten Villarrealen aurkako neurketa, eta lehen zati on baten ostean, markagailuan aurretik zirela heldu ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, ordea, castelloarrek indarrez erantzun zuten, eta emaitzari buelta ematea lortu arte.
Saskibaloian, bestetik, Ibaeta Basketek denboraldiko bosgarren garaipena lortu zuen Gascan, Al-Qazeresen kontra. Garaipen horrekin, sailkapeneko azken postuetatik aldentzeaz gain, asteburuko aurkariaren puntu kopurua berdintzea ere lortu zuten donostiarrek.
Izotz hockeyan, azkenik, Txuri Urdinek garaipen sendoa lortu zuen Jakaren aurka, Bartzelonarekin ligako buruan duen lehia mantenduz.
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 15. jardunaldia
- Reala 5 – 0 Madril
Gizonezkoen lehen maila, 19. jardunaldia
- Reala 1 – 2 Villarreal
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 15. jardunaldia
- Ibaeta Basket 80 – 72 Al-Qazeres
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoen senior maila, 15. jardunaldia
- Jaka 2 – 8 Txuri Urdin