Mikel Laboa Bertso Sariketa egingo dute Antiguako jaien lehen asteburuan
Auzoko jaiekin bat eginez, igandean Mikel Laboa Bertso Sariketa egingo dute Antiguako Doka antzokian, 17:00etatik aurrera. Jai batzordeko kideek bederatzigarren urtez antolatu dute bertsolari gazteen lehiaketa, eta, betiko moduan, sei izango dira oholtzara igoko direnak: Maddi Aiestaran (Beasain), Txaber Altube (Abadiño), Oihana Arana (Eskoriatza), Xabal Illarregi (Leitza), Aissa Intxausti (Lekeitio) eta Iker Ormazabal ‘Tturko’ (Hernani). Gai jartzaile gisa, berriz, Xabier Zufiria donostiarra arituko da.
Jarraian, joan diren sariketetako garaileen zerrenda: Unai Gaztelumendi (2012), Asier Azpiroz (2013), Maialen Akizu (2014), Nerea Ibarzabal (2015), Unai Mendizabal (2016), Nahia Sasco (2017), Joanes Illarregi (2018) eta Haritz Mujika (2019).