Ostiraletik desagertuta dagoen 19 urteko gazte baten bila dabiltza
Ertzaintza 19 urteko gazte donostiar baten bila ari da larunbatetik, senideek ostiraletik haren berri izan ez dutela jakinarazi ostean. Gaztea ostiral eguerdian atera zen Egiako bere etxetik, eta geroztik ez dute berriro ikusi.
Senide eta larrialdi zerbitzuek gaztearen datuak zabaldu dituzte, hari buruzko informazioa jaso ahal izateko. 1,88 metroko altuera du eta gorpuzkera argalekoa da. Hura topatzen laguntzeko informazioa izan dezaketen herritarrei 112 zenbakira deitzeko eskatu dute.