Preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko ekintza egin dute Alderdi Ederreko norian
200 bat pertsonek euskal preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko aldarria eraman zuten igandean Alderdi Ederreko noriara. Ongi antolaturik, ekintzaileek azpiegiturako kabina guztiak bete zituzten, eta behin martxan zegoela, presoen aldeko kartelak erakutsi zituzten goitik.
Ekintzarekin, Orain Presoakek larunbatean Baionan eta Bilbon egingo dituen manifestazioetan parte hartzeko deia egin zieten herritarrei. Gero, Alderdi Ederren bildutakoek argazki bat egin zuten Kontxako hondartzan.
Gaur Donostian… #DenakEtxera #OrainPresoak pic.twitter.com/QtyPpkLoC3
— Amaia ⚪ (@amaia_elisag) January 5, 2020
Donostiko ?-ko kabina guztiak bete ditugu preso eta iheslariak etxeratzeko aldarriarekin.
— ????????? ???????? (@aurrerabolie) January 5, 2020
? Urtarrilak 11ean DENOK BILBO ETA BAIONARA!
Lortuko dugu‼️#Goraherria pic.twitter.com/2B9Y2wotti