930 pertsonak bisitatu dituzte Uliako ur biltegiak 2019an
Uliako ur biltegietan hainbat bisita gidatu egin dituzte 2019an zehar, eta 930 bisitari izan dituzte guztira. Gehiengoa, 541, emakumeak izan ziren, eta beraz, 389 gizon egon ziren iazko bisita gidatuetan. 930 bisitarietatik, 613 gaztelaniazko bisita gidatuetan egon ziren; 355 emakume eta 258 gizon. Era berean, gainontzeko 317 bisitariak euskarazko saioetan egon ziren; 186 emakume eta 131 gizon. Uliako bizilagunen elkarteak antolatzen ditu bisita gidatuak, eta oraindik ez ditu aditzera eman 2020an zehar egingo dituztenak.