Egiako Euskal presoen aldeko VII. eskubaloi txapelketa, iruditan
Zazpigarren urtez jarraian, Euskal presoen aldeko eskubaloi txapelketa egin zuten Egian joan den larunbatean, hilaren 4an.
Orotara 110 pertsona inguru elkartu ziren Egiako kiroldegian egindako txapelketan, eta Zumaiako, Zarautzeko eta Egiako taldeek parte hartu zuen. Partiden ostean, bazkaria egin zuten Arrano elkartean, eta han 140 lagun bildu ziren. Arratsaldean, auzotik zehar poteoa egin zuten musikarekin, eta antolatzaileek egunaren balorazio positiboa egin dute. “Gazteak eta ez hain gazteak elkartu ginen txapelketan, eta giro ederra egon zen”, baieztatu dute.