Euskal Metal Fest jaialdiko sarrerak salgai jarri dituzte
Apirilaren 4an, 19:00etan, egingo dute Donostiako XI. Euskal Metal Fest jaialdia Larratxo Kultur Etxean, eta sarrerak salgai jarri dituzte jada. Baron Rojo rock talde handia da jaialdiko kontzertu esanguratsuena emango duena, erretiroa hartuko baitu aurten, eta Donostian joko du bere agur-biraren baitan. Hiru orduko kontzertua eskainiko dute.
Horretaz gain, Oxido rock eta heavy metal talde nafarra, Darknoise rock-metal talde murtziarra eta Dravernue Donostialdeko taldea egongo dira jaialdian. Azken horiek, iaz argitaratu zuten euren lehenengo diskoa. 20 euroko prezioa dute sarrerek aldez aurretik erosita, eta 25 eurokoa egunean bertan leihatilan erosita. Donostia Kulturaren webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eskuratu daitezke sarrerak.