Pasealeku Berria itxiko dute, alerta horia dela eta
Donostiako Udaleko Babes Zibilak jakinarazi duenez, alerta horia emango dute gauean, olatu handiak direla eta. 21:00etan hasiko da alerta, eta ostiraleko 18:00etara arte iraungo du, hiru eta lau metro inguruko olatuak espero baitira. Ondorioz, denbora tarte horretan Pasealeku Berria itxi egingo dute ibilgailuentzat.