Tradizioak aldatzea posible dela erakutsi du Aitor ikastolak
Hilaren 20ko haur danborradaren desfileak ez du Easo Ederraren ezta Ohorezko Damen pertsonaiarik izango. Zozketa bidez egokitu zitzaion Egiako Aitor ikastolari haur danborradako pertsonaien aukeraketa, eta ohiturak aldatzea posible dela erakutsi nahi dute.
Bederatzi bat gurasok osatzen dute batzordea, eta beraiek aukeratu dute Easo Ederraren funtzioak beteko dituen ordezko pertsonaia. Donostiako Udalak urtarrilaren 14an argituko du zein izango den. Hain zuzen ere, Festak sailak ontzat jo du Aitor ikastolaren erabakia.
IRUTXULOKO HITZAk Amaia Aizpuru, Mikel Peluaga eta Antton Arizmendi batzarkideekin hitz egin du, eta ostiraleko astekarian irakurri ahal izango da erreportajea. Egindako hausnarketaz eta harturiko erabakiaz hitz egin dugu beraiekin. Jon Insausti Kultura, Euskara eta Festetako zinegotziaren iritzia ere jaso dugu.