Derbia jokatuko dute larunbatean Txuri Urdinek eta Uhartek
Txuri Urdinek derbia jokatuko du larunbatean Uharteren aurka, hiru puntuak etxean uzteko asmoarekin. Norgehiagoka ustez erraza izan beharko litzateke donostiarrentzat, nafarrek oraindik partida bat bera ere irabazi ez dutelako.
Saskibaloian, berriz, asteburuan gauzak oso zail izango ditu Ibaeta Basketek, Azu Muguruzaren neskek Gironarako bidaia egingo baitute liderraren aurka neurtzeko.
Eskubaloian, Bera Berak ligako bigarren sailkatuarekiko duen aldea handiagotzen saiatuko da Malagaren aurka.
Futbolean, azkenik, Realeko neskek Valentzia jasoko dute Zubietan, sailkapenean gora egiten jarraitzeko asmoz, eta mutilek, berriz, hirugarren mailan lehiatzen den Ceutaren aurka jokatuko dute, penintsulatik kanpo, kopako bigarren txandako jardunaldian.
IZOTZ HOCKEYA
Emakumezkoen senior maila, 15. jardunaldia
- Txuri Urdin – Uharte (Larunbata, 21:45)
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 16. jardunaldia
- Uni Girona CB – Ibaeta Basket (Igandea, 18:00)
ESKUBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 10. jardunaldia
- Bera Bera – Malaga (Larunbata, 18:00)
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 16. jardunaldia
- Reala – Valentzia (Igandea, 13:30)
Kopa, bigarren txanda
- Ceuta – Reala (Igandea, 16:00)