Abadiñoko Txaber Altubek irabazi du Mikel Laboa sariketa
IX. Mikel Laboa bertsolari gazteen sariketa egin zuten atzo, igandea, Antiguako sansebastianetan, Donostiako Kafe antzokian. 70 lagun inguru batu ziren bertsoaz gozatzeko, eta bertsolariek saio bizia eskaini zuten, jaietako lehen asteburuan.
Egin beharreko ariketak honako hauek izan ziren: 8 handian hiruna bertso, 8 txikian, hiruna bertso, 10 txikian, hiruna bertso, bi punturi erantzun eta hitzari bertso bat. Saioaren lehen zatiaren ostean, puntuazio onena lortu zuten bi bertsolariek Maddi Aiestaran eta Txaber Altube Abadiñoarra izan ziren. Azkenean, garaile azken hau izan zen, 373 puntu batuz. Bigarren postuan Oihana Arana Eskoriatzarra izan zen. Azken honek, 360,5 puntu batu zituen denera.
Atzetik izan ziren, hurrenez hurren, Xabat Illarregi (216 puntu), Maddi Aiestaran (207,5 puntu), Aissa Intxausti (200,5 puntu) eta Iker Ormazabal ‘Tturko’ (200,5 puntu)