Beste itsas txakur bat agertu da Donostian
Duela hiru egun, itsas txakur bat agertu zen Zurriolan. Atzo, igandea, beste bat, Kontxako badian. Eguzki elkartearen inguruan ikusi dute, eta Loretopera mugitu da ondoren. Joan den abenduan beste itsa txakur bat agertu zen, kaian. Ambar elkarteak bere sare sozialen bidez jakinarazi du Zurriolan agertutakoa hil egin dela.
Herritarrei ohartarazi die kontuz ibiltzeko, bakean utzi behar zaiela animali hauei, atseden hartzeko joaten baitira itsasertzera. Gainera, ez gerturatzeko gomendatu dute. 112ra deitu behar da, pertsonak zein animaliak harengana hurbiltzea saihestu, eta uretarako bidea libre utzi, nahi duenean alde egin dezan. Oso indartsuak dira, eta, mehatxatuta sentitzen direnean, eraso egiten dute. Itsas txakur baten hozkadak zauri larriak eragin ditzake. Bestalde, elkartekoek nabarmendu zuten animalia urlehortarrak direla, eta ez zaiela urik bota behar gainera.