'La trinchera infinita' 2019ko film onena, Forque Sarietan

Forque Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko Goenaga, Arregi eta Garaño, Forque sariarekin. Premios Forque

Goya sarien aurrekari gisara, sari garrantzitsua jaso dute asteburuan Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak. 2019ko Fikziozko Luzemetrai Onenaren Forque Saria eman diote La trinchera infinita filmari.

Lehiakide esanguratsuak izan ditu. Hala nola, Pedro Almodovarren Dolor y gloria, Alejandro Amenabarren Mientras dure la guerra eta Oliver Laxeren O que arde. Azkenik, 30.000 euroko saria Moriarti ekoiztetxeko hiru zuzendariek eskuratu dute. Saria, berriz, ekoizleekin batera jaso zuten, eta bi aktore protagonistei eskaini zieten; Antonio de la Torreri eta Belen Cuestari.

Madrilen izan zen Forque Sarien gala, eta Santiago Segurak eta Elena Sanchezek aurkeztu zuten. Gainerako sariei dagokienez, Antonio Banderasek gizonekoz aktore onenaren saria irabazi du, Dolor y gloria filmagatik, eta Marta Nietok, emakume aktore onenarena, Madre pelikulari esker.

HITZAkide HITZAkide