Zubiaurre eta Txaparrene pasealekuen arteko pasabidea ordezkatuko dute
Intxaurrondoko trenbidea zeharkatzeko pasabide bat ordezkatzeko lanak adjudikatu ditu Donostiako Udalak. Zehazki, Zubiaurre eta Txaparrene pasealekuak lotzen dituena ordezkatuko dute, eta Urbycolan enpresa arduratuko da.
Iazko maiatzean aurkeztu zuen proiektua udalak. Girder Ingenieros enpresak idatzi zuen eta 225.300 euroko aurrekontua ezarri zuen. Ordea, adjudikazio prezioa 196.869 eurokoa da, eta lanak egiteko epea hamabi astekoa da. Beraz, hiru edo lau hilabete barru lanak bukatuta egongo dira.
Pasabidea zaharkitua geratu da eta ez dago egoera onean. Aurrez, beste bi pasabideekin gauza bera egin zuen udalak, 2015ean eta 2016an. Bata, Zubiaurre pasealekuaren 50. zenbakian dago, eta bestea, Antegorrietako tren geltokiaren ondoan.