Adingabekoek festetan alkoholaren kontsumoa saihesteko kanpaina berrabiarazi dute
San Sebastian egunaren harira, Donostiako Udalak Festak eta Alkohola, hitz egingo dugu? kanpaina berriz ere abian jarri du. Adingabeak alkohol kontsumoaren gainean hezteko eta gehiegizko kontsumoa saihesteko helburua du.
Hamar konpromiso jasotzen ditu kanpainaren dokumentuak: familia, gure seme-alabentzat eredu izango gara; pertsonak, laguntza eskainiko diogu mozkor dagoenari; gidariak, ez dugu gidatuko alkoholik edan badugu; gizartea, beste pertsona baten gaineko boterea edo indarra erakusten duena gaitzetsiko dugu; langileak eta enpresak, lanorduetan ez dugu alkoholik kontsumituko; ekoizleak, marketinaren eta publizitatearen arloan ezarritako araudia beteko dugu; ostalaritza eta merkataritza, ez diegu alkoholdun edaririk eskainiko adingabeei; ekitaldien antolatzaileak, alkoholik gabeko festa eredua sustatuko dugu; komunikabideak, alkohola lontsumitzeak dakartzan arriskuei buruzko informazioa emango dugu; eta erakundeak, araudia zorrotz beteko dugu.
Kontsumitzen hasteko adina atzeratzea da alkohol eta bestelako drogen kontsumoa prebenitzeko edozein planen oinarrizko xedea da aipaturiko hamar konpromisoak betetzea.